2010/03/10


Gaur, martxoak 10 Barrutia Eskolako 5. eta 6. mailakoak bisitalditxo bat egin dogu Guggenheim museora.
Talde bitan sartu gara bertara eta monitore bategaz behe solairua eta hirugarren solairuak ikusi ditugu.
Richard Sierraren eskulturak ikusi ditugu eta baita euren barrutik ibili ere. "Snake" deitzen dana oso luzea da eta museoa amaitu orduko jarrita egoala esan deusku Aloñak, gurekin etorri dan monitorak.
Kanpoaldean dagoan armiarma erraldoia ere ikusi dogu. Eskultura honek "Ama" du izena, artistak bere amaren omenez egin zuelako. Munduan zehar horrelako beste armiarmak ere ei dagoz.
Jeff Koonsen ( "Puppy" txakurra egin ebanak)"Tulipanak" ere ikusi ditugu. Oso koloretsuak eta alaiak. Bai horixe !
Igogailu eder batean igon gara 3. solaoruraino. Bertan Robert Rauschenbergen "Gluts" (Soberakinekin egindako lanak) erakustalditik ibili gara bere artelanataz hitzegiten eta ezagutzen. Ideia bitxiak euki zituen Texaseko artista honek.
Erakusketa hau irailaren 12ra arte egongo da bertan. Ideiak hartu nahi badituzue...