2010/03/15


IBARRANGELUTIK BIDAIA


Joandako zapatuan (martxoak 6) Ibarrangelutik irteera bat egin genuen.
Goizeko 10:00etan irten ginen autobusez. Lasartera heldu ginenean
Chillida Lekura joan ginen, eskulturak eta museoa ikustera. Asko
gustatu zitzaidan. 13:30etan Aginagako sagardotegira joan ginen
bazkaltzera. Bazkaldu eta gero autobusa hartu eta Zarautzera joan
ginen,17:00k inguruan.
Zarautzetik buelta bat eman genuen, hondartza eta dendak ikusi...
20:00k inguruan autobusa hartu eta Ibarrangelura bueltatu ginen.
Autobusean kantatzen ibili ginen ez aspertzeko. Ibarrangelura 22:00etan heldu ginen. Oso ondo pasatu nuen lagunekin.
Izaro