2010/03/15

ERANDIOKO KROSSA



2019-3-8

Erandioko krossera joan naiz

Gaur domeka da eta Erandiora joan naiz. Goizean 8etarako altzatu naiz eta krossera joateko maleta egiten hasi naiz. 9:30etarako Lorategietako autobus geltokian egon behar izan gara Erandiora joateko. Ni 4.mailako Asier Urzaren amarekin joan naiz. Ordu bat behar izan dugu Erandiora heltzeko. Erandiora heldu garenean ni zuzenean berotzen hasi naiz korridu egin behar izan dut eta. Jabik deitu nauenean ni irteerara joan naiz. Irteeran denak saka-sakaka ibili dira. Bertako gizonak tiroa bota duenean karrera hasi da eta guk hiru buelta eman ditugu, guztira 1.500m. Nik uste dut 14.a gelditu naizela. Karrera amaitu denean paketeak eta ura eman digute. Gero Asier,Eneko, Xabi, Zuberoa eta Amaia ikusi ditugu.
Horrek amaitu dutenean etxerantz abiatu gara eta nire baserrira heldu garenean bazkaria jan dugu . Nire aitxitxeren 88 urteak ere ospatu ditugu tarta handi bategaz.
Mikel