2010/02/09


Kandelerixo egunean Mikel etor zan gelara Kandelerixo lora bigaz, euren etxean urteten dabezenean, eskolara ekarteko ohitura daukeela eta. Ikusi nebazanean Nartzisoren istorioa etorri jatan burura.

Orain kontauko deutsuet Nartzisoren mitoa edo kondaira.

Greziako mitologiaren arabera, Nartzisoren edertasuna izugarria zan.Bere edertasuna besteenganako axolagabetasuna beste handia zan. Gizon eta emakumeengan pizten ebazan amodio dramak ez eben Nartziso hunkitzen.Egun batean iturburu batera heldu zan. Ura edatera hurbildu zanean bere buruaren islapena ikusi eban. Lehenengoz bere bizitzan maitemindu zan, uraren beste aldetik begiratzen eutson mutikoaren edertasunak liluratu eban. Baina ikutzeko hurbildu zanean, irudia desegin egin zan. Bere irrika ezin asebetuz, bere buruari begira gelditu zan eta bertan hil zan. Izen bereko loreak Nartziso hil zan leku horretan ei dau jatorria.
Loreak beste izen bat ere badu: lilipa.
Ingelesez daffodil da eta Galeseko lora be bada.