2010/02/09


Kandelerixo egunean Mikel etor zan gelara Kandelerixo lora bigaz, euren etxean urteten dabezenean, eskolara ekarteko ohitura daukeela eta. Ikusi nebazanean Nartzisoren istorioa etorri jatan burura.

Orain kontauko deutsuet Nartzisoren mitoa edo kondaira.

Greziako mitologiaren arabera, Nartzisoren edertasuna izugarria zan.Bere edertasuna besteenganako axolagabetasuna beste handia zan. Gizon eta emakumeengan pizten ebazan amodio dramak ez eben Nartziso hunkitzen.Egun batean iturburu batera heldu zan. Ura edatera hurbildu zanean bere buruaren islapena ikusi eban. Lehenengoz bere bizitzan maitemindu zan, uraren beste aldetik begiratzen eutson mutikoaren edertasunak liluratu eban. Baina ikutzeko hurbildu zanean, irudia desegin egin zan. Bere irrika ezin asebetuz, bere buruari begira gelditu zan eta bertan hil zan. Izen bereko loreak Nartziso hil zan leku horretan ei dau jatorria.
Loreak beste izen bat ere badu: lilipa.
Ingelesez daffodil da eta Galeseko lora be bada.

2010/02/05

Kutxaespaziora txangoa



2009ko azaroaren 18 an 5.eta 6.mailako ikasleak Kutxaespaziora joan ginen.
Eguraldi ona egin zuen. Autobusez joan ginen Barrutiatik Donostiaraino. Bertara heldu giñenean etxe txikiak ikusi genituen. Bertan Kutxaespazioaren aurrean gurpila moduko bat ikusi genuen, ura hartu eta alde bietatik bota egiten zuena.
Bi talde egin genituen eta bakoitzari txartel bat eman zigun eta txartel horrekin pasabideak irekitzen genituen. Gero pelikula bat ikusi genuen unibertsoko gauzei buruz: Eguzkia, Jupiter, Marte, Lurra...
Zinea amaitu zenean neska bat etorri zen gauzak azaltzeko. Laberintoan sartu ginen, 3000kgko mundua ere ikusi genuen, haize beroa eta haize hotza batzen badira zurrunbiloa egiten dela eta abar...
Apur batean gauzak ikusten egon ginen eta gero bokadiloa jan genuen kanpoan. Andereinoak esan zigun:
- Nahi baduzue joan barrura gauzak ikusten.
Eta nik baietz esan nion gauza asko nituela ikusteko eta.

Niretzako oso interesgarria izan zan Kutxaespaziora bidaia.

Mikel Izagirre